Docor: Sala de prensa online

Igurco abre las puertas de la nueva residencia foral de mayores Zorrozgoiti

Posted on: 13/09/2016

Residencia Zorrozgoiti

  • Tras una inversión por parte de Igurco, Grupo IMQ, de 11,5 millones de euros, se dota a la capital vizcaína con 140 nuevas plazas residenciales y 30 plazas más para el nuevo centro de día.

  • La apuesta por el confort y el equipamiento en Zorrozgoiti queda reflejada en la ratio de más de 60 metros cuadrados construidos por cada residente.

  • Con esta nueva inversión, Igurco supera los 55 millones invertidos en el sector socio-sanitario de Bizkaia, habiendo creado hasta ahora 500 empleos directos e indirectos.

Se acaban de abrir las puertas de la nueva residencia y centro de día del barrio bilbaíno de Zorroza. La residencia Zorrozgoiti pertenece a la red de infraestructuras sociales de la Diputación Foral de Bizkaia y ha sido construida y es gestionada por Igurco Servicios Sociosanitarios de Grupo IMQ tras realizar una inversión de 11,5 millones de euros. Bilbao ve así reforzada su capacidad de asistencia a las personas mayores con 140 nuevas camas residenciales y 30 plazas para el centro de día, en un barrio en plena transformación como Zorroza. La nueva residencia y centro de día se ubica en el Camino Zorrozgoiti, número 23, de Bilbao.

El nuevo centro, que ya acoge a los primeros residentes, dispone de 100 habitaciones individuales y 20 habitaciones dobles, todas ellas con baño geriátrico propio. Las habitaciones se reparten en seis módulos de atención diferenciada en función de las características y necesidades que presentan los residentes. Con más de 9.000 m2 construidos, la ratio de habitabilidad por residente es de más de 60 m2, lo que da una muestra de la apuesta de Igurco por el bienestar de los usuarios.

La nueva infraestructura está equipada con gimnasio de rehabilitación, cocina propia, lavandería, peluquería, tanatorio e instalaciones específicas para la atención sanitaria, con el fin de proporcionar una atención altamente especializada. En palabras de Santiago Canales, director gerente de Igurco, “este centro supone una respuesta a las necesidades de una gran cantidad de mayores y familias de Bilbao y una mejora de su calidad de vida”.

Otros servicios con los que cuenta son la atención personal integral, atención sanitaria, atención psicológica, readaptación a las actividades cotidianas de la vida diaria, servicios de restauración, dinamización sociocultural, asistencia social, apoyo a familiares de personas usuarias, servicio de higiene, fisioterapia y rehabilitación, etcétera.

Por otro lado, el porcentaje de camas destinadas a plazas concertadas con la Diputación Foral de Bizkaia es del 80% de las habitaciones totales construidas; por tanto, existe alternativa para 28 residentes particulares.

Además de la cobertura socio-sanitaria para las personas mayores de Bilbao, la nueva residencia y centro de día Zorrozgoiti ha permitido la generación de 80 puestos de trabajo directo e indirecto. Parte de la plantilla ha requerido un perfil técnico socio-sanitario que incluye personal médico, de enfermería, psicología, fisioterapia, trabajo social, etcétera.

Colaboración público-privada

El centro supone un paso más en la estrategia de Igurco, Grupo IMQ, de profundizar en la colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia para el desarrollo de infraestructuras sociales destinadas a la atención de personas mayores. Además de esta infraestructura sociosanitaria, Igurco gestiona para la Diputación otro centro en el barrio de Bilbao La Vieja, denominado Bilbozar, que cuenta con 137 camas y un centro de día con capacidad para 50 plazas, así como otra residencia en el centro de Amorebieta, denominada José María Azkuna, y que dispone de 112 plazas públicas y privadas.

La nueva infraestructura socio-sanitaria ha sido desarrollada por Igurco Centros Gerontológicos, sociedad que se constituyó para poner en marcha proyectos en colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia mediante la fórmula de concesión administrativa a 40 años.

Con esta nueva iniciativa, Igurco supera los 55 millones invertidos en el sector socio-sanitario de Bizkaia, lo que ha supuesto hasta ahora la creación de 500 empleos entre directos e indirectos.

PRENTSA OHARRA

ZORROZGOITI FORU ZAHAR EGOITZA BERRIAREN ATEAK ZABALDU DITU IGURCOK

  • IMQ Taldeko Igurko baltzuak 11,5 milioi euro inbertitu ditu Bilbon 140 egoitza-leku berri eta eguneko egoitza berrian 30 leku berri sortzeko.

  • Zorrozgoiti egoitzari erosotasuna eta ekipamendu berriak emateko egin den apustuaren isla da egoitzako pertsona bakoitzeko 60tik gora metro karratu eraikien ratioa.

  • Inbertsio berri horren bidez, Igurcok 55 milioitik gora inbertitu du Bizkaiko sektore soziosanitarioan; izan ere, orain arte 500 enplegu zuzen eta zeharkako sortu ditu.

Zabaldu berri dira ateak Bilboko Zorrotzako zahar-egoitza eta eguneko egoitza berrian.  Zorrozgoiti zahar-egoitza, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-egituren sareko partaide da,  eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios baltzuak eraiki eta kudeatu du, 11,5 milioi euroko inbertsio baten eskutik. Horren ondorioz, Bilbok adinekoei arreta emateko edukiera handitu eta sendotu egin du, zeren eta 140 ohe berri sortu baititu zahar-egoitzan eta 30 leku, eguneko egoitzan, hain zuzen ere, nabarmen aldatzen ari den auzoan, Zorrotzan. Zahar-egoitza eta eguneko egoitza berriaren helbidea hau da: Zorrozgoiti bidea, 23, Bilbo.

Egoitza berriak, zeinean lehenengo pertsonak bertan badauden, 100 banako logela eta 20 logela bikoitz dauzka, eta guztiek bainugela geriatriko bana dute. Sei modulutan banatzen dira logelak, eta arreta bereizia ematen dute, bertakoen ezaugarrien eta beharren arabera. 9.000 m2 eraiki baino gehiago ditu eraikinak, eta pertsona bakoitzeko bizigarritasun-ratioa 60 m2-tik gorakoa da, Igurcok erabiltzaileen ongizateren alde egiten duen apustuaren erakusgarri.

Azpiegitura berria hainbat zerbitzuz dago hornituta: errehabilitazioko gimnasioa, sukalde propioa, ikuztegia, ile-apaindegia, beilatokia eta osasun-arretarako berariazko instalazioak, oso arreta espezializatua emateko helburuz. Igurkoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesen hitzetan, “egoitza hori Bilboko adineko ugariren eta beren familien beharrei erantzuna da, baita beren bizi-kalitatea hobetzeko apustua ere”.

Egoitzak beste zerbitzu batzuk ere baditu, hala nola, arreta pertsonal osoa, osasun-arreta, arreta psikologikoa, eguneroko bizitzako eguneroko jardueretara berregokitzea, sukaldaritza-zerbitzuak, dinamizazio soziokulturala, gizarte-laguntza, erabiltzaileen senideei laguntzeko zerbitzua, higiene-zerbitzua, fisioterapia eta errehabilitazioa, besteak beste.

Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako lekuak betetzeko ohe-ehunekoa logela eraikien % 80koa da; badago, hortaz, 28 pertsonentzako aukera.

Zorrozgoiti zahar-egoitzak eta eguneko egoitzak, Bilboko adinekoentzako estaldura soziosanitarioa ez ezik, 80 lanpostu zuzen eta zeharkako ere sortu ditu. Horietako langile batzuek profil tekniko-sanitarioa dute: medikuak, erizainak, psikologoak, fisioterapeutak eta gizarte-langileak, besteak beste.

Lankidetza publiko/pribatua

Egoitza hori aurrerapausoa da IMQ Taldeko Igurco baltzuak Bizkaiko Foru Aldundiarekin adinekoentzat gizarte-azpiegiturak garatzeko sortu duen lankidetzan sakontzeko estrategian. Igurcok, azpiegitura soziosanitario hori ez ezik, beste egoitza bat ere kudeatzen du Foru Aldundiarentzat, hain zuzen ere, Bilbo Zaharreko Bilbozar izenekoa -137 ohe eta 50 lagunentzako eguneko egoitza-, baita Zornotzako José María Azkuna egoitza ere -112 leku publiko eta pribatu-.

Azpiegitura soziosanitario berria, Igurco Centros Gerontológicos baltzuak garatu du. Baltzu hori, 40 urtetarako emakida administratiboaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean proiektuak abiarazteko eratu zen.

Ekimen berri hori barne, Igurcok 55 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Bizkaiko sektore soziosanitarioan, eta, horren ondorioz, orain arte, 500 enplegu zuzen eta zeharkako sortu ditu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Twitter @DocorComunica

Follow Docor: Sala de prensa online on WordPress.com
A %d blogueros les gusta esto: